2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Gure twitterra

Bilatu Berdintasuna Unamuno @Berdinunam eta irakurri berdintasunari buruzko komentario eta berriak! 

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Beldur Barik Lehiaketa

Hona hemen Beldur Barik lehiaketan sarituak izan diren lanak.
http://beldurbarik.org/2014-palmares/
Hemen ikus dezakezue interneten bidezko bozketan bideo bakoitzak lortutako puntuazioa.
Bide batez, gogoratu behar da bideo asko bidean geratu direla, Beldur Barik izpirituarekin bat ez etortzeagatik, haien artean gure institutuko Dayana Garcia ikasle-ohiak antzeztutakoa, niri bereziki gustatzen zaidana.

2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

Azaroak 25a institutuan




ASTE MOREA

    Joan den astearteko atsedenaldian berdintasunaren ikurra egin genuen, baina guztion zoritxarrerako ez genuen jende asko biltzea lortu. Dena den, egin nahi genuen argazkia ondo atera zen. Beraz, datorren urterako badaukagu erronka berria, jende gehiago erakartzea! Unamunoko Talde Feministaren helburua berdintasuna bultzatzea izan da, eta azaroaren 25ean, sexu indarkeria salatzea eta desadostasuna erakustea. Horretarako, hainbat ekintza antolatu ditugu: ikasturte osoan zehar egin ditugun zinemaldi feministak, prestatutako kartelak… Gure nahia horri buruz hitz egitea da eta jendea pentsatzera animatzea, Unamuno more bat egitea. Horretan lan egiten jarraituko dugu, baina ikasle eta irakasleen lana beharrezkoa da. Gainera oso talde polita sortzea lortu dugu! 
    Amaitzeko, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, lagundu diguzuen guztioi eta Unamunon berdintasuna zabaltzen parte hartu duzuenoi..

    2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

    Emakumeen aurkako indarkeria bideo jokoetan

    Bortizkeria sexistaren kontrako eguna laster izango da. Bideo honetan bideojokoek zabaltzen duten emakumearen irudia, sexu objektu bezala, salatzen dute. Ingelesez dago baina azpidatziak ditu hainbat hizkuntzatan.